




Gure zonaldea mendiz inguratua dago. Hona hemen goittu ditugun bakarren batzuk. Lehendabiziko argazkia Anaiet-eko bidean dagoen laku famatuari dago ateria, Middi d'Osseau-ren panoramika bikainarekin. Bigarrena Anaiet-eko pikoan dago ateria. Kuadrila haundia joan ginen, 15 bat lagun eta Jaca de Pueyoko albergean egin genuen lo.
Hirugarren argazkia San Donatoko gailurrekoa da, eta Karlikos eta ni gara bertan agertzen garenak. 2005 abuztuan egin genuen ateraldia hori.
Laugarrena Hiru Erregeen Mahaiean dago ateria eta azkenaMonte Perdidon. Kuadrilla kuriosoak biek ere!!!Bertze mendiak ere goittu ditut azken hilabete hauetan: Middi d'Osseau, Petrechema, Txindoki, Iparla... Eta nola ez gure ingurukoak : Mendaur, Ekaitza, Makilipurdi, Saioa, Iparla, Auza, Baztan eta Arantzako itzuliak..
No hay comentarios:
Publicar un comentario