lunes, noviembre 12, 2007

BEHOBIA - DONOSTIA 2007


Azaroak 11: Behobia- Donostia. Prestaketa luze baten ondoren, ailegatu eta pasatu zen Behobia famatua egiteko eguna. Hirugarren edizioa izan da neretako aurtengoa. Bertzeetan ez bezala, oraingoan Leirekin egin dut, eta martxa mantsoago batean joateak karrera bere osotasunean disfrutatzea lagundu dit.

Eguraldia bikaina izan zen eta giroa beti bezala izugarria. Nabarmendu aurten 20 doneztebar laister egin dugula proba hau, eta bakoitzak bere martxara, akitzea lortu dugula denak ere.

Leirek hagitz ongi egin zuen proba, erritmo politean eta nahiko aisa, Pasaje aldean izan zuen "batxe" ttiki bat kenduta. Emozionatua ailegatu zen helmugara!!!! Azkenean 1:53:25ko denbora egin genuen.

Sensazio onekin akitu genuen biek ere, eta hurrengo urtean, makurrik ez bada, Behobian egonen gara datorren urtean ere!!!!